Miren Agur Meabe idazlearen bisita
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu zen Euskarazko Irakurleen Klubak datorren astelehenean, ekainak 6, egingo du hurrengo saioa, Miren Agur Meaberen "Nola gorde errautsa kolkoan" poesia-liburuaren gainean jarduteko.
Tarteka gertatzen den moduan, oraingo honetan ere bertan izango da idazlea, liburuaz berba egin eta klubeko kideen galderak erantzuteko.
2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.
Saioa arratsaldeko 7etan hasiko da, udaletxeko saio aretoan eta irekia izango da, edozein herritarrek hartu ahal izango duelarik parte.
Miren Agur Meabe
Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, Bizkaia, 1962ko urriaren 7a) euskal idazlea da. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen.[1] Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.
2006. urtetik euskaltzain urgazlea da.