Prestazio ekonomikoak

Atal honetan aurkituko dituzu egoera ekonomiko edo pobrezia egoerekin erlazionatutako laguntzak ekonomikoak eta pentsio asistentzialak/osagarriak (aurrez kotizatu beharrik ez direnak) udaletxetik tramitatu daitezkeen diru-laguntzei buruzko informazioa.

Gizarte larrialdietarako laguntzak

Prestazio ekonomiko hau premia puntualei, batez ere etxebizitzako gastuei ( alokairua, argia, ura, gasa,.. ) aurre egiteko ematen den laguntza puntuala da.

Laguntzaren ezaugarriak

Laguntza hau puntuala da. Dirulaguntza hau jasotzeko zenbait baldintza bete behar dira:

  • Laguntza eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta gutxienez eskaera egin baino 6 hilabete lehenago EAEko ( Euskal Autonomia Erkidegoko) edozein herritan erroldatuta egotea.
  • Egungo elkarbizitza unitatea gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenago eratutakoa izatea, salbuespenak salbuespen.
  • 18 urte izatea, salbuespenak salbuespen.
  • Laguntzaren helburu diren premia puntualei aurre egiteko nahikoa baliabide ez izatea.

Diru sarrerak bermatzeko laguntzak

Gipuzkoan iraunkorki bizi eta oinarrizko beharrak asetzeko diru sarrerarik ez dutenei edo behar beste ez dutenei zuzenduta dagoen diru laguntza da.

Laguntzaren ezaugarriak

Laguntza honen helburua da oinarrizko gastuei aurre egitea. Dirulaguntza hau jasotzeko zenbait baldintza bete behar dira:

  • 23 urte izatea, salbuespenak salbuespen.
  • Egungo elkarbizitza unitatea gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenago eratutakoa izatea, salbuespenak salbuespen.
  • Gutxienez 6 hilabete erroldatuta eta bizitzen egotea Gipuzkoako udalerriren batean, baina 3 urte baino gutxiago EAEko udalerriren batean, salbuespenak salbuespen.
  • Oinarrizko premiei aurre egiteko nahikoa baliabide ez izatea.

 

Kotizatu gabekoen pentsioak

Gizarte segurantzan kotizatu ez duten pertsonek pentsio bat jasotzeko duten aukera da. Bi motatakoak dira: jubilazio (65 urtetik gorakoentzat) eta ezintasunekoak (%65eko ezintasuna edo gehiago dutenentzat).

Laguntzaren ezaugarriak

Hauetako bat jasotzeko gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira:

  • 65 urte edo gehiago izatea edo %65eko ezintasuna edo gehiago izatea.
  • Espainiar estatuan gutxienez 10 urteko errolda izatea.
  • Famili unitatearen diru sarreren menpe dago.

 

Gizarte Ongizate Fondoko Pentsioak

Oinarrizko premiei erantzuteko gutxieneko prestazio ekonomikoa da. Bi motatakoak dira: jubilazio eta ezintasunekoak.

Laguntzaren ezaugarriak

Prestazio hau jasotzeko gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira:

  • Zahartzaroko pentsioa jasotzeko: 65 urte beteta edukitzea.
  • Ezintasuneko pentsioa jasotzeko: 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago edukitzea.
  • Gizarte Politika Departamentuko Balorazioa, Orientazioa eta Kalifikazio Atalak aitortua %45 edo gehiagoko aurretik ezintasuna izatea eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea, ondorengo taulako ehuneko eta puntuen arabera:

Ezintasuna (gizarte faktorerik gabe) / Baremoa
%45%etik 50%era - 8 puntu
%51tik 55era - 7 puntu
%56tik 60ra - 6 puntu
%61tik a 65era - 5 puntu