Blues Hotsak jaialdia

Blues Hotsak jaialdia

2021/11/18
Watermelon Slim abeslari estatubatuarrak irekiko du bihar iluntzean azaroaren 19tik 28ra Errabal Kutur Elkarteak antolatu duen "Blues Hotsak" jaialdiaren hirugarren edizioa.

"Blues Hotsak" izeneko jaialdia antolatu du hirugarrenez Errabal Kultur Elkarteak hurrengo egunetarako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.

Aspaldikoa da Gipuzkoako txoko honetan blues, jazz eta horrelako doinu beltzekiko zaletasuna. Urteak dira musika mota horien inguruko jaialdiak eta kontzertuak antolatzen direla Deba bailarako herrietan (Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Jazz-Blues zirkuitua...). Musika hauek argitaratzen duen diskoetxea ere sortu zen orain 25 urte, Soraluzen

Pandemiari aurre eginez (beharrezko neurri guztiak hartuta), bi urte bete ditu jadanik BLUES HOTSAK jaialdiak.

Ostiral honetan hasi eta azaroaren 28ra arte, III. ekinaldia izango du jaildiak, programa aberatsarekin. Musika eta irudiak tartekatuko dira bertan, eta aurten ere emakumeak dira programazioan nagusitzen direnak.

Sarrerak Iratxo gozoki-dendan eskuratu daitezke.

Aurtengo zikloaren programazioa ondorengoa da:

AZAROAK 19, barixakua.

MUSIKA KONTZERTUA

“Watermelos Slim” (USA)

Arratsaldeko 8etan, Antzokian.

AZAROAK 19-27

ARGAZKI ERAKUSKETA

Alex Rodriguez Cruz.

Erakusketa-gelan.

AZAROAK 20, zapatua.

MUSIKA KONTZERTUA

“Izo Fitzroy” (UK)

Arratsaldeko 8etan, Antzokian.

AZAROAK 21, domekia.

MUSIKA KONTZERTUA

“Eunice Vs Mayka Edjole” (Madrid/Gasteiz)

Arratsaldeko 8etan, Antzokian.

AZAROAK 25, eguena.

DOKUMENTALA

"Janis: Little girl Blue"

Iluntzeko 9etan, Antzokian.

AZAROAK 27, zapatua.

MUSIKA KONTZERTUA

“Koko-Jean & The Tonics” (Barna)

Arratsaldeko 8etan, Antzokian.

AZAROAK 28, domekia.

MUSIKA KONTZERTUA

“Musika Eskolako konboak”

Eguerdiko 1ean, Antzokian.