Dena prest dago aurtengo aratosteei hasiera emateko

Dena prest dago aurtengo aratosteei hasiera emateko

2023/02/17
Hiru eguneko Aratoste Jaiak antolatu dituzte Udalak eta herriko hainbat eragilek; euskal aratosteak, mozorro-lehiaketa eta haurren dantza-erakustaldia dira ekintzarik esanguratsuenak.

Gaur, bihar eta asteartean ospatuko dira aurten Soraluzeko Aratosteak.

Jaiak Euskal Aratoste Egunarekin hasiko dira, gaur, ostirala; bihar, larunbata, mozorro-lehiaketa egingo da eta, asteartean, haurren dantza-erakustaldia. Musika animazioa ere ez da faltako, "Lisker" eta "Joselu Anayak" taldeen kontzertuekin eta "Sutan" txarangaren kalejirarekin.

Hauxe da aurtengo Aratoste Jaietako egitaraua, egunez-egun:

OTSAILAK 17, OSTIRALA

EUSKAL ARATOSTEAK

  • Haurren desfilea eta dantzak, 15:30, ikastetxetik Zubi Nagusira.
  • Txokolate-jana, 16:30, Kontzejupean.
  • Dantzariak kalez-kale, 18:00, herrigunean.

OTSAILAK 18, LARUNBATA

ARATOSTEETAKO ZAPATUA

  • Photocall-aren irekiera, 13:00 h, Kontzejupean.
  • "Sutan" txaranga, 13:00 h, herrigunean.
  • Dantzaldia, "Lisker" taldearekin, 18:00 h, karpan.

OTSAILAK 21, ASTEARTEA

ARATOSTEETAKO MARTITZENA

  • Dantza-erakustaldia, 17:00 h, kiroldegian.
  • Gaitero eta buruhandiak, 17:45 h, herrigunean.
  • Dantzaldia "Joselu Anayak" taldearekin, 18:15 h, karpan.
  • Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, 20:00 h, karpan.