Erosi euskarazko liburuak %50 merkeago

Erosi euskarazko liburuak %50 merkeago

2023/04/24
"Irakurri eta gozatu" kanpaina jarri dute abian Hizkuntza Politikaren Batzordeak, Udal Liburutegiak eta Pil-pilean Elkarteak; heritarrak euskaraz irakurtzera animatu nahi dituzte.

Apirilaren 23an ospatu den Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, "Irakurri eta Gozatu" izeneko kanpaina abiatu dute Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuak, Udal Liburutegiak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak.

Kanpainaren helburua herritarrak euskaraz irakurtzera animatzea da eta maiatzaren 19ra arte luzatuko da.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez "Euskaraz irakurtzeak irakurketa eta informazioa hurbiltzea dakar, hizkuntzaren ezagutza areagotzea eta hiztegia barneratzea, baita euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko literaturaz gozatzea ere".

Antolatzaileek LIBURU GOMENDATUEN ZERRENDA prestatu dute kanpainarako, azken urteko nobedade nagusiekin.

Kanpainan parte hartzeko nahikoa izango da ondorengo 4 urratsak aurrera eramatea:

  1. Aukeratu zerrendako liburu bat edo euskarazko beste edozein liburu.
  2. Zoaz liburutegira eta hartu liburua maileguan.
  3. Liburua erostea nahiago baduzu, zoaz herriko edozein liburudendatara eta erosi %50 merkeago. Kontsultatu HEMEN bono-kanpainaren oinarriak.
  4. Liburua irakurrii eta gozatu.

Kanpainak irauten duen bitartean, irakurzaletasuna sustatzeko hainbat ekintza antolatu dira:

Maiatzak 10, asteazkena

Ipuin kontaketa ilustratua

"Amona Tomaxaren abenturak"

Ixabel Agirresarobe

4-7 urte arteko haurrentzat gomendatua.

Arratsaldeko 6etan, erakusketa-gelan

Maiatzak 22, astelenena

Euskarazko Irakurle Klubaren saio berezia.

Nerea Ibarzalak idazlearekin berbetan

Liburua: "Bar Gloria".

Arratsaldeko 7etan, Enplegu Bulegoan.