!["Elfkinak" filmaren proiekzioa "Elfkinak" filmaren proiekzioa](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/elfkinak-filmaren-proiekzioa/@@images/image-900-2d769497c4b3b25f1a5f8188de5fa45d.jpeg)
"Elfkinak" filmaren proiekzioa
"Elfkinak" pelikula ikusi ahal izango da igande honetan, arratsaldeko 5etan, Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine zikloan.
Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan "Elfkinak" filma ikusi ahal izango da igande honetan, martxoak 13, arratsaldeko 5etan Herri Antzokian.
Sarrera doakoa da Atxolin IGEko bazkide direnentzat eta 2 eurokoa gainerako ikusleentzat.
Pelikula hau aurtengo zikloko azkena izango da.
PELIKULA
Filma: "Elfkinak".
Urtea: 2020.
Herrialdea: Alemania.
Iraupena: 78 minutu.