Gurutze Gorriaren 2022ko jostailu-kanpaina
Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Gurutze Gorriak Gabonetako jostailuen kanpaina egin du.
Kanpainaren helburua da dirua biltzea kalteberatasun-egoeran eta bazterketa-arriskuan dauden haurrentzako jostailuak erosteko.
Soraluzeko Udalak, Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Batzordearen bitartez, 750 euroko ekarpena egin du kanpainarako, Gurutze Gorriak udalerrian banatzen dituen jostailuen kopurua handitzeko.
Horrela, Patricia Borinaga Osasun, Gizarte Ongizate eta Udal Immigrazio Saileko arduradunak azaldu duenez, haur guztiek jolasteko duten eskubidea bete nahi da, Unescoren Haurren Eskubideen Kartan jasotzen den bezala.
Kanpaina "El Juguete Educativo" proiektuaren barruan kokatzen da, eta honako hauek dira bere ezaugarriak: ematen edo erosten diren opariak ez daitezela izan ez gerrazaleak ez sexistak, baina, batez ere, berriak izan daitezela.
Soraluzen 53 haurrek jaso dute jostailu bat aurten kanpaina honi esker.