Iñaki Ruiz de Egino artistaren erakusketa ikusteko azken egunak Oreka Art galerian

Iñaki Ruiz de Egino artistaren erakusketa ikusteko azken egunak Oreka Art galerian

2024/06/03
Iñaki Ruiz de Egino donostiarraren "Adierazpen espazialista" erakusketa ikusteko azken egunak Oreka Art galerian.

Iñaki Ruiz de Egino (Donostia, 1953) margolari, eskultore eta arte kritikaria da, Europako artista geometriko ospetsuenetakoa.

Artistak geometria erabiltzen du bere obrei forma emateko, eskultura, pintura eta grabatua uztartuz. Ruiz de Eginoren lana nazioarteko foro askotan, Europako 30 museotan, erakundeetan eta espazio publikoetan dago.

Maiatzaren 3az geroztik dago Oreka Art galerian ikusgai "Adierazpen espazialista" erakusketa, eta azken txanpan sartuta dago dagoeneko; izan ere, ekainaren 11 izango du azken eguna. Hauxe da erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00