Telefono bidezko iruzur arriskua

Telefono bidezko iruzur arriskua

2021/03/05
Adinekoei txertoa jartzeko hitzordu faltsuak hitzartu nahi dituen iruzur baten berri eman du Ertzaintzak; horrelakorik gertatuz gero, Udaltzaingoari edo Ertzaintzari berari jakinarazteko eskatu dute.

Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 80 urtetik gorako pertsonek COVID-19aren aurkako txertoari buruz egindako dei faltsuak antzeman ditu azken egunotan. Dei horietan esaten zaie beren bizilekuan hasi direla COVID txertoak jartzen, eta zenbait datu behar dituztela ordua finkatu eta beren etxeetatik pasatzeko.

Dei horiek aitzakia izan litezke balizko biktimen datu pertsonalak eta helbidea lortzeko eta, horrela, haiekin hitzordua adosteko engainuaren bidez, ustez etxean delitu edo iruzurren bat egiteko helburuarekin.

Udaleko Osasun Saileko arduradunak, Patricia Borinagak, argi utzi nahi du "ez Osakidetzak ez Udalak ez dutela horrelako deirik egiten", eta herritarrei eskatu die "horrelako deiren bat jasoz gero, datu pertsonalik ez emateko, eta Udaltzaingoari (943 753024) edo Ertzaintzari (900 103 584) horren berri emateko.