Dena prest Udalekuak hasteko

Dena prest Udalekuak hasteko

2022/07/01
Astelehen honetan hasiko dira Soraluzeko Udaleku Irekiak; 169 neska eta mutil arituko dira bertan, 18 begiraleren gidaritzapean, uztailaren 4an hasi eta 15era bitartean.

Dagoeneko dena prest dago astelehenean, uztailak 4, Udaleku Irekiei hasiera emateko.

Aspaldiko partez COVID neurririk gabe egingo diren udalekuetan 4 eta 12 urte arteko 169 neska-mutikok eman dute izena, 18 begirale edo hezitzaileren gidaritzapean arituko direlarik.

Hamar eguneko iraupena izango dute, uztailaren 4tik 15era, goizeko 10etatik 13etara astelehenetik ostegunera eta 10etatik 17etara ostiraletan.

Urteroko moduan, egitarau zabal eta erakargarria prestatu dute antolatzaileek: jolasak, ginkanak, igerilekura eta hondartzara txangoak...

Astelehenean, goizeko 10etan dute hitzordua haurrek, frontoian HH eta LH1-2 mailetako haurrek eta Plaza Berrian LH3-4 eta LH5-6 mailetakoek.

Udalekuak Kukumixo Aisialdi Taldeak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen ditu eta Soraluzeko Udalak finantzatzen ditu.