Pertsona nagusiak eta sexualitatea

Pertsona nagusiak eta sexualitatea

2021/10/26
Pertsona nagusientzako sexualitate-tailerra antolatu du Udalak, azaroaren 2 eta 9an, "Soraluzeko Esperientziaren Gela" proiektuaren barruan; izen-ematea udaletxean egin daiteke.

Udalak, COVID-19ari aurre egiteko murrizketak arindu ostean,  martxan jarri du berriz ere "Soraluzeko Esperientziaren Gela" egitasmoa, adinekoentzako sexualitate tailer batekin hain zuzen ere.

Tailerrak bi saio izango ditu, Kiroldegiko Tolarekua aretoan egingo da eta Mahibar Sexologia Elkarteak emango du.

Lehenengo saioa azaroaren 2an izango da, asteartea, 17: 00etatik 18:30era, eta bigarrena, berriz, azaroaren 9an, asteartea, 17:00etatik 19 00etara.

Bigarren saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, azaroaren 8rako, 09: 00etatik 14: 00etara, udaletxeko Harrera Bulegoan eta izena emateko hurrenkera errespetatuko da.

Sexua ez da estatikoa, ez da organo bat, ez da egiten duguna. Horixe gara. Prozesu biografiko batean garatzen ari den barneko irizpide identitario eta subjektiboa da, non heldutasunaren mugarriak bere konnotazio eta eragin espezifikoak dituen. Heldutasuna aukera berrien bizi-unea da; aukera berriak eta askotarikoak bilatzeko unea. Eta, beraz, Patricia Borinaga Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Saileko arduradunak azaldu duenez, "hitzaldi-tailer honen helburu nagusia da identifikatzea nola eragiten duen adinak sexualitateak bizitzeko moduan".