Euskara ikasteko dirulaguntzak

Euskara ikasteko dirulaguntzak

2021/09/07
Soraluzeko Udalak 8.628 euro erabili zituen joan den ikasturtean euskara ikasten aritu ziren herritarren ikasketa-prozesua diruz laguntzeko; 19 ikaslek jaso zuten dirulaguntza.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Sailak urteak daramatza herritarrei euskara ikasteko diru-laguntzak ematen, batere merkea ez den ikasketa-prozesua eramangarriagoa egiteko.

Joan zen ikasturtean, 2020-2021 ikasturtean, 8.628 bideratu zituen Udalak zeregin honetarako, guztira 19 pertsonaren ikasketa-prozesua lagundu zuelarik diruz.

Dirulaguntzak ikastaroaren matrikula-kostu osoa edota kostuaren portzentaje bat estaltzen du eta portzentaje hori ez da inoiz %50 baino txikiagoa izaten, eskatzailearen errenta-maila izaten delarik aipatutako portzentajea ezartzeko erabiltzen den irizpidea.

Ikasturte berrirako dirulaguntzak irailaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira.