Bide-bazterrak garbitzeko lanak amaituta
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak amaitutzat eman ditu baserri bideetako bide-bazterrak garbitzeko lanak; lanok urtero egiten dira Debemenen eskutik.
Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitu ditu Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak burutu dituzte lan hauek 2020ko arazoan eta abenduan eta 2021. urteko otsailean.
Lanak Irure auzoan hasi ziren eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraitu dute. Urkia Zelaiko "paso canadiense"-a ere garbitu da.
Guztira 315 orduko lana izan da eta beronen kostua 11.020,68 eurokoa, BEZ-a barne.
Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira errepideak behar den moduan mantendu ahal izateko.