'Los olivos pálidos' antzezlana, bihar ostirala
'Los olivos pálidos' antzezlana.

'Los olivos pálidos' antzezlana, bihar ostirala

2022/11/03
Antzerki garaia zikloaren baitan eskainiko da emanaldia 20.00etan, Herri Antzokian

Aurtengo antzerki-egitarauaren barruan, Los olivos pálidos antzezlana taularatuko du bihar, ostirala, azaroak 4, La Red Teatro konpainia eibartarrak. Sarrerak leihatilan bertan erosi ahal izango dira, 5 euroan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki garaia zikloko laugarren eta azken antzezlana ikusi ahal izango da ostiral honetan, 20.00etan, Herri Antzokian.

Testua: Juanma Cano

Zuzendaritza: Mikel Areitioaurtena

Aktoreak: Maite Lorenzo, Juanma Cano.

Sinopsia:
Federico Garcia Lorcak kultura unibertsalaren irudi erakargarri eta magikoa izaten jarraitzen du, gerren eta ulertezintasunaren sinbolo bihurtutako egilea. La Red Teatroren muntaia berriak, bizitzaz haratago, Granadako poeta eta antzerkigilearen eta Bernarda Alba pertsonaia inspiratzen zuen Francisquita emakumearen arteko topaketa ahalbidetzen du. Ez da gogortasunik gabeko topaketa, alderantziz baizik, biek bizitzari begiratzeko bi modu irudikatzen baitituzte. Gauza asko dituzte aurpegiratzeko, eta ez dira isilik geratuko. Agian karta batzuk mahai gainean jartzeko unea iritsi da.

Hizkuntza: Gaztelera.

Sarrera: 5 euro