Gaztañerre azokaren inguruko bilera
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herritarrentzako bilera antolatu du hurrengo ostegunean, hilaren 23a, arratsaldeko 7etan, aurtengo azokari buruz hitz egiteko.
Aurreko urteetan bezala, Gaztañerre azokari buruz hitz egiteko bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.
Bilera hurrengo ostegunean, hilaren 23an, arratsaldeko 19:00tan, egingo da, udaletxeko Saio Aretoan eta herritar guztiak daude bertara gonbidatuak.
Aurtengo urtea ere COVID19 gaitzak baldintzatuta dagoenez, bereziki garrantzitsua iruditzen zaio udalari azoka egiteko aukeraz eta komenientziaz herritar eta parte hartzaileen iritzia jasotzea.
- Noiz: Osteguna, irailak 23.
- Ordua: Arratsaldeko 7ak.
- Tokia: Udaletxeko pleno aretoan