Haurrentzako sormen tailerrak
Herriko haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak.
Haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea dute helburu nagusi moduan tailer hauek.
Bost dira ikasturte honetarako aukeratu diren ikastaroak, aukeraketa hainbat herritarren eta elkarteren aldetik jasotako eskaerak eta Udalaren ikuspuntutik interesgarriak izan litezkeen gaiak uztartuta egin delarik.
Tailerrak arloko adituek zuzenduko dituzte eta 10 hilabeteko iraupena izango dute, urrian hasi eta maiatzean amaituz.
Izen-ematea uztailean zabaldu zen ez da itxiko taldeak bete arte.
Inskripzioak udal webgunean, https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak loturan, edota harrera-bulegoan egin daitezke.
Ordainketa aurrerago egingo da, behin taldea sortuko dela ziurtatzean.
Hauek dira ikasturte honetan eskainiko diren tailerrak:
ZIRKOA
Norentzat: HH5etik LH6ra bitarteko haurrak (5-12 urte).
Noiz: Asteartea, 17:00-18:15 (5-7 urte) eta 18:15-19:00 (8-12 urte).
Prezioa: Hilean 20 euro.
ROBOTIKA
Norentzat: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak (8-12 urte).
Noiz: Asteazkena, 17:00etatik 18:15era.
Prezioa: Hilean 25 euro.
BERTSOLARITZA
Norentzat LH5 eta LH6ko haurrak (10-12 urte).
Noiz: Zehaztu gabe.
Prrezioa: Hilean 10 euro.
XAKEA
Norentzat: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak (8-12 urte).
Noiz: Astelehena, 17:00etatik 18:00etara.
Prezioa: Hilean 20 euro.
ARTE PLASTIKOAK (Marrazketa, buztingintza...)
Norentzat: HH4tik LH2ra bitarteko haurrak (4-7 urte).
Noiz: Astelehen edo ostirala, 17:00etatik 18:15era.
Prezioa: Hilean 20 euro.