Haurrentzako igeriketa ikastaroak
Datorren ikasturtean Udal Kiroldegiko igeriketa ikastaroetan jarraitu edo hasi nahi duten hamabi urtera arteko neska-mutikoek ekainaren 13tik 30era bitartean egin beharko dute izen ematea.
Soraluzeko Udal Kiroldegiak astelehen honetan, ekainak 13, zabaldu zuen 2022-2023 ikasturtean igerian ikasi nahi duten haurrentzako izen-ematea.
Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da eta ikasle bakoitzak ondoen datozkion egunak aukeratu ahal izango ditu, daukan igeriketa-maila kontuan hartuta.
Ikastaroen ordutegia HEMEN kontsulta daiteke.
Behin-betiko ordutegia uztailaren 1ean argitaratuko da.
Kiroldegiko abonatuek lehentasuna izango dute izena emateko garaian.