Udal aldizkariaren azken alea gaur iritsiko da etxeetara
Udal adizkariaren ale berria kaleratu du Soraluzeko Udalak, amaitzear dagoen 2019-2023 legegintzaldiaren balorazioa eginez; aldizkaria gaur iritsiko da herriko etxeetara.
Soraluzeko Udalak egun hauetan banatuko du herriko etxeetan "Soraluze" aldizkariaren azken alea.
Bertan, amaitzear dagoen 2019-2023 legegintzaldiaren errepasoa egiten da, Udalak azken lau urte hauetan, arloz-arlo, gauzatu eta martxan jarri dituen proiektuen berri emanez.
Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdien balorazioa ere irakur daiteke.
Aldizkaria HEMEN ikus daiteke.