Soraluzeko Udalaren web orria.

Soraluzeko Udalaren web orria.

2018/02/26
Herritarrak informatu eta tramiteak erosoago egiteko helburuarekin Udalak sortutako web-orriak 2 urte bete ditu; 15.346 bisitarik egindako 30.000 bisita baino gehiago izan zituen iazko urtean, aurrekoan baino %3 gehiago.

Soraluzeko Udalaren web-orrira -www.soraluze.eusegindako bisita kopuruak gora egin zuen 2017an aurreko urtearekin alderatuta. Hala, udal-webgunearen bisita kopurua % 3 igo zen iaz. Guztira, udalaren web-orriak 15.346 erabiltzailek edo bisitarik egindako 31.353 bisita edo saio izan zituen.

Kontsultarako gailuak

Bisitarik gehienak mugikorren bitartez egin ziren (%62). Ordenagailua erabilita egindako bisitak, aldiz, %38 izan ziren.

Gehien ikusitako atalak

2017an erabiltzaileek, guztira, 87.811 orrialde ikusi zituzten Soraluzeko Udalaren web-orrian. Gehien ikusitako atalak Albisteak (%45) eta Tramiteak (%15) izan ziren.

Bisiten jatorria

Sare sozialen bidez lortu zituen udal-webguneak bisitarik gehienak. Aurreko lerroetan esan bezala, 31.353 bisita edo saio izan ziren guztira, eta 13.481 gizarte-sareen bitartez izan ziren, Udalaren Facebook-eko orrialdearen bidez batez ere.

Hizkuntza

Udal-webguneko erabiltzaileek 2017an gehien erabili zuten hizkuntza gaztelania izan zen; % 66k, zehazki. Euskara, berriz, % 34k aukeratu zuten.