Soraluzen gertatutako eraso homofoboa gaitzetsi du Udalak

Soraluzen gertatutako eraso homofoboa gaitzetsi du Udalak

2024/02/21
Larunbatean, Señoren Bertso egunean, Soraluzen gertatutako eraso homofoboa gaitzetsi dute udaleko alderdi politiko guztiek adierazpen baten bitartez.

Larunbatean gertatutako eraso homofoboaren aurrean honako adierazpena kaleratu dute Soraluzeko Udaleko alderdi guztiek adostua

"Otsailaren 17an, Señora Bertso Eguna ospatu zen gure herrian. Larunbat gau hortan herrian eraso homofobo bat egin zuen gizon talde batek. Bi pertsonak irain eta mespretxu LGTBfoboak jasan zituzten kalean.  Horren aurrean, Soraluzeko Udala osatzen dugun talde politiko guztiok gure gaitzespen irmoena adierazi nahi dugu eta erasotuei gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu.

Era berean, berretsi nahi dugu Soraluzeko udalaren LGBTIQ+ pertsonen eskubideen aldeko kompromisoa eta beste behin ere aldarrikatu nahi dugu gure herrian ez dugula inondik inora LGBTIQ+ komunitatearen aurkako jarrerarik eta are gutxiago erasorik onartuko. Hori dela eta, adierazi nahi dugu lanean jarraituko dugula pertsona orok diskriminazio eta indarkeria gabeko bizitza bizitzeko eskubidea defendatzen eta sexu edota genero orientazio eta identitate guztientzako herri aske eta segurua sortzen."

Hona  HEMEN gertakaria jasotzen duen albistea.