Musika Eskolako leiho berriak
Joan den astean, Carpinteria Soraluze S.L. enpresako langileek Musika Eskolak frontoiko eraikinean erabiltzen duen eraikineko 2. eta 3. solairuetako leihoak aldatu zituzten.
Modu honetan, Soraluzeko Udalak amaiera ematen die, legegintzaldi honi dagokionean, eraikinean egin beharreko berrikuntza lanei, zeintzuetan 110.000 euro erabili dituen.
Soraluzeko Musika Eskolak egoitza modura darabilen frontoiko eraikinak urte batzuk ditu dagoeneko eta, ondorioz, dezente ziren behar zituen obra eta berrikuntzak.
Ondorengoak dira azken bi urteetan Soraluzeko Udalak frontoiko eraikinean egin dituen lanak:
-
Elektrizitate-lanei dagokienean, koadro elektriko berria eta larrialdietako argiak jarri dira solairu guztietan, baita presentzia-detektagailuak ere eskailera eta pasilloetan. Lan hauek 26.707 euroko kostua izan dute.
-
Berokuntza-sistema ere erabat berritu da 3 zirkuitu independienteetan banatuz, modu horretan eraikineko gune bakoitzari ordutegi propioa ezarri ahal izango zaiolarik. Lanok 63.23,66 euroko kostua izan dute.
- Leiho eta pertsiana berriak jarri dira solairu guztietan, horrela berogailuen beroari hobeto eutsi eta energia aurreztuz.
Eraikinak 200dik gora erabiltzaile ditu egunero, Musika Eskolako ikasleez gainera, ikastetxe bietako ikasle askok erabiltzen baitu lehen solairuan dagoen jangela. Hori horrela, Udal Gobernuarentzat garrantzitsua da eraikina ahalik eta baldintza onenetan mantentzea.