Debarroko idazleekin berbetan
Soraluze eta Arrasateko bina idazle beren lanak argitaratzeko prozesuaz eta zailtasunez arituko dira gaur arratsaldeko 7etan antzokian egingo den saioan.
Debarroan bizi diren lau idazlek, David Aguirre (Arrasate), Josune Murgoitio (Arrasate), Maria Luisa Blasco (Soraluze) eta Ángel Mario Fernández (Soraluze) beren liburuak argitaratzeko orduan topatzen dituzten zailtasunez jardungo dute gaur arratsaldean antzokian, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako saioan.
Halaber, idazle bakoitzaren azken lanak ezagutzeko aukera ere emango du gaurko saioak, bai eta liburuak %50eko beherapenaz erosteko aukera ere.
Saioa arratsaldeko 7etan hasiko da, Herri Antzokian.