Plaza Zaharreko farol berriak

Plaza Zaharreko farol berriak

2021/06/10
Udalak LED teknologiako 9 farol berri jarri ditu aste honetan Plaza Zaharrean, gauez ingurua hobeto argiztatzeko eta argindar kontsumoan aurrezteko helburuarekin.

Soraluzeko Udalak, bere garaian Obra eta Hiri Mantentze Batzordean onartu zuena betez, aldatu egin ditu Plaza Zaharreko egungo argiak (farolak) eta LED teknologiako beste batzuk jarri ditu.

Egungo farolak oso hondatuta zeuden eta mantentzea oso garestia zen. Kendu egin dira, eta horien ordez, errendimendu handiko eta energia-efizientziako 9 Led farola berri jarri dira, 4 banaketa fotometriko arte dituztenak, behar guztietara egokitzeko.

Iñaki Rubio Udaleko Obra eta Hirigintza Saileko presidenteak azaldu duenez, "jarduketa honen helburua da zonaldearen ikuspena eta segurtasuna hobetzea gauetan, energia elektrikoaren kontsumoan zein argien mantentze-lanetan kostuak aurreztea eta argi-kutsadura gutxitzea".

Guztira 11.311 euroko inbertsioa egingo da, gehi BEZa.

2.396 euro Izagirre Igeltseritza enpresak egingo dituen 9 farola berrien inguruneak birkokatzeko lanei dagozkie, eta gainerako 8.915 euroak egungo argiak kendu eta Electricidad Laibi SL enpresak egin dituen berriak jartzeko lanei.