Idazlan lehiaketako saridunak
Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak Soraluzeko eskola-umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko urtero antolatzen duen Idazlan Lehiaketaren XXXIV. edizioari dagozkion sariak banatu ziren joan den astean.
Guztira lehen hezkuntzako 2. zikloko eta 3. ziklolo 80 haur inguruk aurkeztu duten beren idazlana lehiaketara.
Sariak, 50 euronako erosketa-txartela, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeko Presidentea den Verónica Galarragaren eskutik jaso zituzten sarituek.
Ondorengoak izan dira aurtengo saridunak:
“A” MAILA: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. kurtsoak.
1.- Zuhaitz Larrañaga, "Pedro eta bere zezena".
2.- Joanes Ugalde, "Gaizkile hiltzailearen krimena".
3.- Uxue Ros, "Kaioa".
“B” MAILA: Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. kurtsoak.
1.- Sugar Ostolaza, "Nire ahizpa Sindy".
2.- Nora Larreategi, "Orka, neskaren salbatzailea".
3.- Aiora Muguruza, "Gurasoak bahituta daude".