Euskaraldia prestatzeko batzarra
Azaroaren 18a eta abenduaren 2a bitartean egingo da aurtengo Euskaraldia; ahozko ohiturak aldatzeko ariketa prestatzen hasteko bilera egingo da ostegun honetan.
Dagoeneko iragarria izan denez, azaroaren 18tik abenduaren 2ra eramango da aurrera EUSKARALDIAren hirugarren edizioa.
Hitzez Ekiteko Garaia da aurtengorako aukeratutako leloa, euskal hiztunen ahozko ohiturei astindu berri bat emateko helburuarekin.
Hori horrela, gauzak prestatzen haste aldera, bilera deitu dute ostegun honetarako egitasmoaren koordinazioaz arduratzen diren Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak eta Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuak.
Bileraren helburua EUSKARALDIAren 3. edizioa prestatzeaz arduratuko den lan-taldea osatzea da eta bertaratzeko gonbidapena egin diete herritar zein elkarteei.
BATZARRA
EGUNA: Apirilak 28, osteguna.
ORDUA: Arratsaldeko 18:00ak.
TOKIA: Tolarekua aretoa (Kulturgunea).