Udaleku irekietarako dirulaguntzak
Kukumixo elkartearen Udaleku Irekietako matrikulazio-kuota ordaintzeko dirulaguntzak onartu berri ditu Soraluzeko Udalak; Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskatu daitezke gaurtik aurrera.
Kukumixo Elkarteak Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztailaren 4tik 15era bitartean.
Udalekuetako izen-emate kuota ordaintzeko Udalak emango dituen dirulaguntzak gaurtik aurrera eska daitezke Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
Udalekuetan 4 eta 12 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute.
Izen-emate epea astelehenean zabaldu zen, maitzaren 16an, eta maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea elkartearen bulegoan egin beharko da.
Soraluzeko Udalak, Haur eta Gazteen Departamentuaren bitartez, bi eratara laguntzen du udalekuen antolaketan:
- Elkarteari dirulaguntza zuzena emanez, 30.000 euroko dirulaguntza.
- Erabiltzaileei matrikula ordaintzeko dirulaguntzak emanez, 15 eta 60 euro bitartekoak.