![Cross training-a ezagutzeko ate irekien saioak kiroldegian Cross training-a ezagutzeko ate irekien saioak kiroldegian](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/cross-training-a-ezagutzeko-ate-irekien-saioak-kiroldegian/@@images/image-900-e45ed39b7d487eef1ff1c91775e6562f.jpeg)
Cross training-a ezagutzeko ate irekien saioak kiroldegian
Arane Udal Kiroldegiak Cross Training-a ezagutzera emateko hainbat saio antolatu ditu; intentsitate altuko ariketa kardibaskularrak eta indarrekoak lantzen dituen jarduera da.
Udaleko Kirol Departamentuak Cross trainning-a edo entrenamendu gurutzatua ezagutzeko ate irekien saioak antolatu ditu.
Saioak maiatzaren 29 eta 31n eta ekainaren 5 eta 7an izango dira, arratsaldeko 7etan.
Saioen helburua Cross training-a herritarren artean ezagutzera ematea da eta, interesik balego, irailetik aurrera modalitate hau kiroldegiko ohiko ikastaroen kartara gehitzea.
Cross Training-a intentsitate altuko ariketak lantzen dituen jarduera bat da, bai indarrekoak baita kardiobaskularrak ere, eta bere helburu nagusia egoera fisikoa hobetzea da, ariketa ezberdinen bidez.