Astelehenean hasiko dira Udaleku Irekiak
Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurtengoan ere jolasgune erraldoi bihurtuko da Soraluze hamabost egunez, Kukumixo Aisitaldeak eta Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatzen duten Udaleku Irekiak programari esker.
NOIZ
Udalekuak uztailaren 8tik 19ra burutuko dira aurten, astelehenetik ostiralera.
NORENTZAT
Udalekuetan 4 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartuko dute parte, biak barne.
HEZITZAILEAK
Haurrak 17 hezitzaileren ardurapean arituko dira, 10/12 pertsonako taldetan banatuta.
HELBURUAK
Ondorengoak dira Udalekuek dituzten helbururik nagusienak:
- Haurrei euskaraz aritzeko eta euskaraz ondo pasatzeko espazioa ahalbideratu.
- Haurren parte-hartzea sustatu.
- Haurren arteko harremanak sendotu
- Kalea jolaserako toki moduan berreskuratu.
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00.
Ostiralak: 10:00-17:00.
Talde bakoitzak gau bat etxetik kanpora pasatzeko aukera izango du.
GURASOENTZAKO BILERA INFORMATIBOA
Gurasoei Udalekuei buruzko informazioa emateko eta izan ditzaketen galderak erantzuteko helburuarekin, bilera egingo da gaur, asteazkena, arratsaldeko 6:30an, Herri Antzokian.
GURASOENTZAKO OHARRAK
Hemen kontsulta daitezke antolatzaileek gurasoentzako prestatu dituzten oharrak:
- Haur Hezkuntza, 1. eta 2. mailak ikasleentzako oharra.
- 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzako oharra.
Argazkia: plaentxia.eus