Euskarazko Produktuen Katalogoa

Euskarazko Produktuen Katalogoa

2019/12/12
Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez, %30 merkeago eros daitezke euskarazko produktuak Iratxo, Arcelus eta Estankoa establezimenduetan urtarrilaren 7a bitartean.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria zabaltzen dihardu, egun hauetan, Soraluzeko Udalak.

Halaber, euskarazko produktuen kontsumoa bultzatze aldera, katalogoko produktuak %30eko deskontuarekin erosi ahal izango dira gaurtik urtarrilaren 7a bitartean Arcelus, Estankoa eta Iratxo dendetan.

Horretarako beharrezkoa izango da katalogoarekin batera banatu den deskontu-txartela aurkeztea.

Katalogorik jaso ez duenak Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzuan eska ditzatek deskontu-txartelak.

Katalogoak bi bertsio ditu, paperean argitaratzen dena eta elektronikoa.

  • Katalogoaren paperezko edizioak  azken urte betean euskaraz argitaratu diren produktuen berri ematen du, adin taldeka eta atalka banatuta.
  • Katalogoaren www. katalogoa.eus webgunean, aldiz, merkatuan euskaraz aurkitu daitezkeen produktu guztiak jasotzen dira, produktuari buruzko informazio osatuarekin. Webgunea urte osoan zehar eguneratzen da eta argitaratzen diren nobedadeen erreferentziak jasotzen dituen buletin elektronikora harpidetzeko formularioa eskaintzen du, baita paperezko bertsioaren PDFa deskargatzeko modua ere.

Soraluzeko Udalak katalogoaren 400 ale banatu ditu 2-12 urte arteko seme-alabak dituzten familien artean.