Ikasteko gela bat sortzeko proiektua

Ikasteko gela bat sortzeko proiektua

2017/11/16
Unibertsitateko eta Goi Mailako Zikloetako ikasleentzako ikasgela bat zabaltzeko aukera ari da aztertzen udala; egon daitekeen interesa ikusteko bilera egingo da ostiralean.

Soraluzeko Udala herrian ikasgela bat zabaltzeko aukera ari da aztertzen, unibertsitateko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek ikasteko toki egokia izan dezaten.

Asko dira azken aldian era honetako ikasgelak zabaltzen ari diren udalak eta denek ere oso harrera ona izan dute ikasleen aldetik.

Udalak, hainbat udalerritako proiektuak aztertu ostean, herrian ikasgela zabaltzeko asmoa agertu du, baldin eta herritarren artean interesik balego.

Herriko ikasleei proiektua aurkeztu eta egon litekeen interesa edo beharra ikusteko bilera irekia antolatu da.

Eguna: Ostirala, azaroak 17.

Ordua: 19:00.

Tokia: Udaleletxeko saio-aretoa.

Bilera horretara unibertsitate mailako zein goi mailako heziketa zikloetako ikasketak egiten diharduten ikasle guztiak gonbidatu nahi ditu udalak, ezertan hasi aurretik beraien iritzia ezagutu nahi duelako.