Greba feminista orokorra

Greba feminista orokorra

2023/11/29
Mugimendu feministak biharko deitu duen greba orokorrarekin bat egin dute Soraluzeko Udaleko langileek; udaletxea eta gainontzeko udal erakin gehienak itxita egongo dira bihar egun osoan.

Euskal Herriko mugimendu feministak "Zaintza eskubide Kolektiboa" aldarrikatuz greba orokorrerako deialdia egin du azaroaren 30erako.

Greba deialdi horrekin bat egin dute Soraluzeko Udaleko langile gehienek eta horrek eragina izango du biharko egunez udalak emango duen zerbitzuan.

Udaletxea eta hainbat udal eraikin itxita egongo dira.

Hauek dira bihar osteguna irekiko ez diren eraikinak:

  • Udaletxea.
  • Liburutegia.
  • Ludoteka.

Hala ere, greba eskubidea titulartasun indibidualeko eskubidea da, eta langile bakoitzak erabaki ahal izango du grebarekin bat egiten duen ala ez.