![Ezozibideko horma egonkortzeko lanak Ezozibideko horma egonkortzeko lanak](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/ezozibideko-horma-egonkortzeko-lanak/@@images/image-900-42031b9dd180b019d515933f8aaad54d.jpeg)
Ezozibideko horma egonkortzeko lanak
Bihar hasiko dira trenbide zaharreko pasealekuari eusten dion horma egonkortzeko lanak, bertan gertatzen diren lur eta harri jausiei konponbidea emateko.
Udaleko Obren eta Herriko Mantentze-lanen Batzordeak horrela erabakita, bertako horma egonkortzeko lanak burutuko dira aste honetan Ezozibideko 16. zenbakiaren parean.
Trenbidea izandakoan gaur egun dagoen pasealekuari eusten dion horman hainbat lur-jausi gertatu da azken aldian eta horiek konpontzea da aipatutako lanen helburua, lurra eta harriak erortzea saihestuz.
Egingo diren konponketa-lanek 16 mm.-ko metalezko sare elastikoa jartzea aurreikusten dute, hormara buloi bidez lotuta.
Horma egonkortzeo lanak Tesinsa enpresak burutuko ditu eta 12.286 euroko kostua izango dute.