Santa Ana 2ko eraikinaren eraisketa
Pasa den astean eman zitzaion hasiera Soraluzeko Santa Ana kaleko 2. zenbakiko eraikinaren eraisketa lanen kontratua prozedura ireki sinplifikatuaren bidez esleitzeko espedienteari.
Udaleko Hirigintza Departamentuak Santa Ana kaleko 2. zenbakiko eraikinaren eraisketa lanak esleitzeko kontratazio-espedientea hastea proposatu du.
Eraikina ordenazioz kanpo dago, Soraluzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera. Halaber, egun ez du erabilerarik, oso kontserbazio-egoera txarrean dago, hondamen egoeran eta, eraistearekin batera, eremu libre bat sortuko da Deba ibaiaren ertzean, hark utzitako orubean.
Lanen iraupena bi hilabetekoa izango da eta lizitazioaren aurrekontua 48.832,00 BEZ-a aparte .
Kontratuaren zehaztapenak Euskadiko kontratazio publikoko plataforman aurki daitezke ondorengo loturan:https://www.contratacion.euskadi.eus/ac70cPublicidadWar/informacionAmpliadaAnuncios/search