Soraluzek bat egingo du Aspanogiren "Pankarta ibiltaria" kanpainarekin
Herritarrek haur minbiziaren inguruan kontzientzia har dezaten, Aspanogi elkartearen "Pankarta ibiltaria" kanpainarekin bat egingo du Soraluzek ere.
Iraila Haur Minbiziaren Elkartasun hilabetea da mundu mailan. Urtero bezela, Aspanogik bat egin du Chilhood Cancer Internationalek, Espainiako Niños con cancer federazioak eta Euskadiko Umeekin federazioak abiarazitako kanpainarekin.
Testuinguru honetan, Gipuzkoako hainbat udalerritan, tartean Soraluzen, Pankarta ibiltaria kanpaina abiatu dute Aspanogitik gizarteak haur minbiziaren inguruko kontzientzia hartzen laguntzeko. Astebetez, irailaren 16tik 22ra bitarte, Soraluzeko udaletxeko balkoian izango dugu urrezko begizta eta logo pirata duen pankarta adierazgarria.
Modu honetan, Soraluzeko herria gaixotasun honen inguruan kontzientziatzea da helburua eta hainbat familiak bizi duten egoerari ikusgarritasuna ematea.