Bizikidetza eta memoria jardunaldiak
"S(u/a)minetik bakera" ikus-entzunekoa ikusi ahal izango da datorren asteartean, azaroak 10, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian, Soraluzeko Bizikidetza Mahaiak antolatutako "Bizikidetza eta memoria" jardunaldien barruan.
Datorren asteartean, aldiz, "Zubiak" dokumentalaren txanda izango da, Marixabel Lasa ( Juan Mari jauregiren alarguna) eta Ibon Etxezarreta (ETAko kidea) dira dokumentalaren protagonistak.
Jardunaldi hauen helburua herritarrekin batera bizikidetzaz eta memoriaz hausnartzea da, gertatutakoaz berba egitea eta gertatutakoak elkarbizitzan eragindako zauriak sendatzea.
S(U/A)MINETIK BAKERA
Ikus-entzuneko proposamen eszenikoa, Sandra Carrasco (ETAK hildako Isaias Carrascoren alaba) eta Olatz Etxabe (BVEk hildako Iñaki Etxaberen alaba) protagonista dituena.
"S(u/a)minetik bakera"k bi hilketek eragindako doluetan piztutako sentipenak eta hausnarketak lagunduko dituzte literatura erreferentziek, irudiek eta musikak. Lan honen ardatza izango diren bi emakume arrasatearren testigantzak entzungo ditu, eta tarteka bi narratzailek eramango gaituzte gradualki lau ataletan suminetik eta saminetik bakera.
Dokumentalaren ondoren solasaldia egingo da Sandra Carrasco eta Olatz Etxaberekin.