Baserri-bidea konpontzeko lanak
Txurruka auzoko hainbat baserritara doan errepidea konpontzeko lanak hasiko ditu Soraluzeko Udalak ostegun honetan; lanek Gizpuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza dute.
Soraluzeko Ingurumen eta Landa Garapeneko departamentuak Txurruka auzoko Madari, Mendizabal, Azaoleaga eta Azaoleaga Goena baserrietara doan landa guneko errepidea konpontzeko lanei emango die hasiera ostegun honetan.
Errepidea oso hondatuta dago, eta ezinbestekoa da berau konpontzea.
Lanak Escavaciones Ion Aramba S.L enpresari esleitu dizkio Udalak, 34.204,28 euroko inbertsioarekin.
Obra hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatu du 16.931,77 €ko ekarpena eginez.