![Udalerriko landa-bideak zabalik Udalerriko landa-bideak zabalik](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/udalerriko-landa-bideak-zabalik/@@images/image-900-bd75913119cc581ba588a3cd2948d5e1.jpeg)
Udalerriko landa-bideak zabalik
Dagoeneko zabalik dira ibilgailuentzat mendigainera iristeko errepideak; denbora batez itxita egon dira herritarrek elurretara joateko erabiltzen zituztelako eta horrek arazoak eragiten zituelako.
Urtarrilaren 5etik itxita egon dira ibilgailuentzat mendigainera doazen errepideak; jende askok erabiltzen zituen elurretara igotzeko eta horrrek arazoak sortu zituen baserri auzoetako errepideetan.
Errepideak bi puntutan itxi ziren: Keixetako bihurgunean eta Ezoziko ermita parean.
Atzoz geroztik, aldiz, posible da berriro ere errepideok erabiltzea mendira igotzeko, elurra desagertu egin baita dagoeneko.