Erazo sexistarik gabeko jaiak
Bihar, larunbata, hasiko diren Santa Ana jaietan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera eta jokaerak nagusitu daitezen, eta eraso sexistek eta/edo homofoboek tokirik izan ez dezaten, Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordea hainbat ekimen ari da aurrera eramaten.
- Emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu da, biolentzia egoerei nola aurre hartu eta aurre egin ikasteko.
- Herriko taberna eta txosnetan jarrera matxista eta homofoboei aurre egiteko Protokoloa zabaldu da, ondorengo jarraibideekin: 1- Argiak piztu. 2.- Musika itzali. 3.- Erasotzaileak tabernatik bota.
- Herriko taberna eta txosnetan Beldur arik BBdj Spotify- playlista erabiltzeko eskatu da.
- "Dantzan iraultza guretzat" leloa daramaten zapiak jarriko dira salgai, 1 euroan, Korner Morea Kolektiboarekin elkarlanean.
- Udaletxeko balkoian "ERASO SEXISTEI STOP. EZ beti da EZ!" leloa daraman pankarta jarriko da.
Bukatzeko, Udaleko Parekidetasun Batzordeko kideek ondorengo mezuak helarazi nahi dizkiete herritarrei: Errespetatu EZ beti dela EZ, jaiak guztion gozamenerako baitira; PARTEKATU eginbeharrak eta ardurak, guztiok jaiaz gozatu ahal izateko; eta BABES ZAITEZ.
Halaber, eraso sexista baten lekuko direnei edo eraso fisiko, psikologiko, ahozko ahiz sexual bat jasaten dutenei dei egiten diete 900 84 111 /016 telefono zenbakiekin harremanetan jar daitezen eta, larrialdi kasuan, 112 telefono zenbakiarekin.