Martxe Arana eta Sara Beiztegiren lanak ikusgai, Oreka Art galerian
Martxe Arana aretxabaletarraren eta Sara Beiztegi beasaindarraren lanak ikusgai izango dira martxoaren 26ra arte, Oreka Art galerian.
Martxe Arana eta Sara Beiztegi gipuzkoarrak ibilbide luzeko artistak dira. Arte figuratibo eboluzionatuaren alorrean jarduten du Aranak, batik bat: paisaiak, bodegoiak, loreak eta barneko irudiak dira nagusi bere obran; Beiztegi, ostera artista multidisziplinarra da: arte plastikoa eta argazkilaritza lantzen ditu besteak beste.
Kolorearen erabileran elkartzen dira bien bideak, horixe baita Arana eta Beiztegiren artelanen muina. Oreka Art galerian ikusi ahal izango dira haien margoak martxoaren 26ra bitarte.
Ordutegia
Astelehenetik barixakura 19:00etatik 20:00tara, Oreka Art galerian.