Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa
Bergarako IAT/ITV zentroko teknikariek datorren asteazkenean, hilak 21, 13:30etan, egingo dute udalerriko nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa, Ezoziko futbol zelaian.
Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek aprilaren 21etik 27ra burutuko dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen
azterketa teknikoak.
Soraluzen apirilaren 21ean, asteazkena, izango dira teknikariak, 13:30etan, Ezoziko Futbol Zelaian.
Eskualdeko gainontzeko herrietako bisita-egunak ondorengoak dira:
EGUNA |
ORDUA |
HERRIA |
TOKIA |
Apirilak 21 |
09:00 |
Eibar |
Greyhound |
Apirilak 21 |
12:00 |
Mendaro |
Li-Li parean |
Apirilak 21 |
13:30 |
Soraluze |
Ezozia |
Apirilak 23 |
09:00 |
Elgoibar |
Mintxetako aparkalekua |
Apirilak 23 |
13:00 |
Elgeta |
Pagatza industrialdea |
Apirilak 27 |
09:00 |
Mutriku |
Citroen-en ondoan |
Kontuan izan Unitate Mugikorra egun eta toki horietan bakarrik egongo dela.