Hasi dira eraisketa-lanak
Astelehenean eman zitzaien hasiera Atxuri kaleko 21. zenbakian dagoen eraikina eraisteko lanei; etorkizun batean, ibaiaren alde biak lotuko dituen pasabide berria eraikiko da puntu horretan.
Astelehenean hasi ziren Atxuri kaleko 21ean dagoen eraikina botatzeko lanak.
Lanak Zanjadoras y Desmontes, S.A. enpresari esleitu zitzaizkion, abenduan, 40.000 euroko zenbatekoz, gehi BEZari dagozkion 8.400 euro.
Eraisketa-lanek hilabete iraungo dute.
Etorkizunean, ibaiaren bi aldeak elkartuko dituen oinezkoentzako pasabide bat egitea da asmoa, hori baita Olaldeko Plan Bereziak puntu honetan aurreikusten duen aktuazioa.
Pasabide berriak gaur egun Santa Ana kalean dagoen "Errekaldeko zubia" ordezkatuko luke, azken honek ez dituelako irisgarritasun baldintzak betetzen eta dituen zutabeek presa efektua egiten dutelako.