Aurtengo laguntza bonoen balorazioa
Joan den urriaren 26an amaitu zen Udaleko Ongizate Sailak eman dituen laguntza-bonoen gastuak justifikatzeko epea.
Jakina den moduan, aipatutako bonoak herriko dendetan erabili behar ziren eta 50 eta 100 euroko balioa zuten; 50 eurokoa gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien kasuan eta 100 eurokoa pentsionista, langile eta langabetuen kasuan.
Aurtengo deialdiaren emaitzak honakoak izan dira:
Eskaera kopurua: 126 familia.
Onartutako eskaera kopurua: 116 familia.
Banatutako bonoak:
- 50 euroko bonoak: 44. Gizarte-laguntzen jasotzaileak.
- 100 euroko bonoak: 72. Pentsionistak 32, langileak 25, langabeak , laguntzarik ez dutenak 8.
Banatutako diru-kopurua: 9.150 euro.
Gizarte Ongizate Saileko arduradun Patricia Borinagak balorazio orokor positiboa egin du aurtengo deialdiaz eta, gutxi gora-behera, kopuruak iazkoen oso antzekoak direla aipatu du, gizarte laguntzen jasotzaileek egindako eskaerak nahiz onartutakoak zertxobait jeitsi direlarik eta, igo, aldiz, pentsionista, langabetu eta laguntzarik gabeek egindakoek.