Dolores Ordaxek 100 urte bete ditu
Dolores Ordax andreak (San Pedro de Latarce, 1918) ehun urte bete zituen ostiralean, eta adin horretara heltzen diren gainontzeko herritarrei moduan, bisitan joan zitzaizkion udal ordezkariak.
Dolores Ordaxek urteak egin zituen joan den ostiralean, irailak 7; 100 urte egin ere.
Horrelakoetan ohitura den moduan, Udalak, Alkatearen bitartez, bisita egin zion etxean, zoriondu eta oroigarri bat emateko.
Itxaropena Jubilatuen Elkarteko hainbat kide ere bertan izan ziren.
Valladolideko San Pedro de Latarce herrian jaio da Dolores eta 1965ean etorri zen Soraluzera, berrogeita zazpi urterekin.