Obra handiak
Zer da eta zertarako?
Obra handiak egiteko udal lizentziaren eskaria.
Obra handiak dira:
- Eraikuntza lan berriak
- Elementu komunei (fatxadak, sarrera, eskailerak...) edo egiturari eragiten dien erreforma edo erreabilitazio lanak
- Urbanizazio lanak
- Lur mugimenduak
- Eraisketak
Hartzaileak
Interesatutako pertsona fisiko eta juridikoak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- "Obra handien lizentzia eskaera” ondorengo instantzia deskargatu eta erabili dezakezu.
- Proiektu teknikoa (hala eskatzen denean). Paperean eta euskarri digitalean.
- Aldamiaje proiektua (hala eskatzen denean).
- Udal teknikariak eskatzen duen dokumentazio gehigarria.
Aurkezteko epea
Mugagabea (beti obrak hasi baino lehenago).
Aurkezteko tokia
DEPENDENTZIA: Harrera bulegoan. Udaletxea. Santa Ana 1, behe solairuan.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00
Informazio kontaktua:
Telefonoa: 943 75 30 45
e-maila: bulegoteknikoa@soraluze.eus
Zerga eta tasen ordainketa
Onartutako udal ordenantzen arabera:
- Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea (zergen ordenantza PDF).
- Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea (tasen ordenantza PDF).
Eta hirigintza ustiapenari dagozkionak, egongo balira.
Organo tramitatzailea:
Hirigintza
Erresoluzio organoa:
Alkatetza
Erresoluzio epea:
Hiru hilabete
Administrazioaren isiltasunaren eragina:
Baloratzekoa
Lege araudia:
- 2/2006 Zoru eta Hirigintza Legea.
- 2/2008 Errege Dekretu Legegilea, ekainaren 20koa, Zoruaren Legea berritua onartu zenekoa.
- 2187/1978 Errege Dekretua, Hirigintza Diziplinaren Arautegia onartzen duena.
- Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
- Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea.
- Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
Besterik
- Obra eskaria egin aurretik, udal teknikariekin egotea gomendatzen da.
- Lanen izaeraren arabera, eskariari arautegi berezia aplikatu ahal zaio.
- Obrak hasteko ez adopziozko eskaria aurkeztearren; udal lizentzia izan harte itxaron behar da.
- Eskari hau Udal Erregistroan aurkeztu behar da, eta behin bisatuta, dagozkion udal tasak ordaindu behar dira.