Jakinarazi dute aratosteetako mozorro-lehiaketarako aukeratutako gaia

Jakinarazi dute aratosteetako mozorro-lehiaketarako aukeratutako gaia

2023/01/12
"Lanbideak" da aurtengo aratosteetako mozorro-lehiaketarako antolatzaileek aukeratu duten gaia; otsailaren 18an ospatuko da, azken bi urteetako etenaren ondoren.

Pandemiagatik bi urtean etenda egon ondoren, mozorro-eguna antolatu du berriro ere Udaleko Kultura Batzordeak aratoste-zapaturako.

Aurtengorako aukeratutako gaia "Lanbideak" da, eta gai horren inguruko mozorroa aukeratzeko gonbidapena egingo zaie herritarrei.

Halaber, konpartsa mailako lehiaketa antolatu du proposatutako gaia oinarri moduan hartuta mozorrotzen diren taldeentzat.

Aratosteetako mozorro lehiaketaren oinarriak.

  • Aratosteetako mozorro lehiaketaren aurtengo gaia “LANBIDEAK” izango da.
  • Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da otsailaren 18an, eguerdiko 1etik arratsaldeko 8etara udaletxe azpian jarriko den photocall-ean argazkia atera eta 699868729 whatsApp zenbakira bidaltzea.
  • Saria emateko orduan, epaimahaiak honako hauek edukiko ditu kontuan:

Interpretazioa.

Originaltasuna.

Janzkera.

Eszenografia edo atrezzoa.

Lehiaketaren gaiarekin duen lotura.

  • Epaimahaia Aratosteetako Batzordeak izendatutako 3 pertsonak osatuko dute. Epaimahaiak emandako puntuazioak %60ko pisua izango du puntuazio orokorrean.
  • Epaimahaiaren puntuazioa herritarrek “Plaentxia.eus” atarian emandako puntuekin osatuko da. Azken honek %40ko pisua izango du puntuazio orokorrean.
  • Sariak:

1. Sailkatua: 300 euro.

2. Sailkatua: 200 euro.

3. Sailkatua: 100 euro.

  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
  • Sor litezkeen zalantza zein ezustekoei erantzuna ematea antolatzaileen esku egongo da.