Abian da "Eskola kirola" programa
Datorren astelehenean, hilak 4, emango zaio hasiera 2021-2022 ikasturteko "Eskola Kirola" programari.
Egitasmoa lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta haurrak jarduera fisikoa egin dezaten du helburu moduan, hainbat kirol diziplina ezberdin ezagutzearekin batera.
Guztira 110 haurrek eman dute izena aurtengo urrian hasi eta maiatzera arte luzatuko den aurtengo ikasturtean.
Kirolak
Hauek dira aurten ikasleek landuko dituzten kirolak:
- Psikomotrizitatea.
- Errugbia.
- Herri kirolak.
- Futbola.
- Patinajea.
- Eskubaloia.
- Saskibaloia.
- Pilota.
- Eskalada.
Ordutegiak
- LH1: Astelehen-Asteazken, 16:30-17:30.
- LH2: Astearte-Ostegun 16:30-17:30.
- LH3-LH4: Asteartea, 16:45-17:45 eta Osteguna 16:45-17:30.
- LH 5-6: Asteartea, 17:45-18:45 eta Osteguna 17:30-18:15.
Aurten, lehendabiziko aldiz, Arrasateko Athlon enpresa arduratuko da kirol hezitzaileak kontratatu eta koordinatzeaz.
Egitasmoa Udaleko Kirol departamentuak, Atxolin Guraso Elkarteak, Soraluzeko kirol elkarteek eta Plaentxi Herri Ikastetxeak bultzatzen dute, Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Egitasmoari buruzko informazio zehatza ondorengo loturan kontsulta daiteke:
https://soraluzeeskolakirola.wordpress.com/