Osoko bilkurako erabakiak

Osoko bilkurako erabakiak

2021/07/08
Gai-zerrendan zeuden puntu guztiak aho batez onartu zituzten udal korporazioa osatzen duten zinegotziek atzo arratsaldean egin zuten uztaileko ez ohiko osoko bilkuran.

Atzo arratsaldez ez ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:

  • 2021ko ekainaren  2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea

Ez da bozkapean jartzen

  • José Francisco Arizaga Larrañaga jn.k egindako bere jabetzako “Churruquena” izeneko lursailaren dohaintza onartzea.

 Aho batez onartu zen.

  • Ezozia futbol zelaiko Kirol instalazioen erabilera baimenaren gaineko udalaren eta Soraluzeko Futbol taldea elkartearen arteko hitzarmena.

Aho batez onartu zen.

  • Zeleta 3.zenbakiko igogailuaren proiektua gauzatzeko lur zoru publikoaren desafekzioa.

Aho batez onartu zen.

  • Soraluzeko Udalaren eta IZFE SA – Informatika zerbitzuen elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.

Aho batez onartu zen.

  • Ordenantza fiskalen aldaketa proposamena.

Aho batez onartu zen.

  • Eskari eta Galderak.