Udaletxeko fatxadaren garbiketa
Udalak garbiketa-enpresa espezializatu bat kontratatu du udaletxearen albo bateko horman zegoen pintada harria kaltetu gabe garbitu ahal izateko.
Aurreko astean amaitu dira udaletxeko fatxadan zegoen graffitia garbitzeko lanak.
Lanok 317€-ko kostua izan dute eta BIONDO GARBIAK enpresak eraman ditu aurrera.
Harriaren gainean zegoen margoaren garbiketa burutzeko presiozko ura erabili da. Kontutan izan behar da udaletxeko eraikina egiteko erabilitako harria oso harri hauskorra dela eta, ondorioz, ezin dela edozen modutan garbitu, harria kaltetzeko arriskua baitago.
Garbiketa sistema berbera erabiliko da ere Plaentxi Herri Ikastetxeko patioaren zoruan dauden pintadak kentzeko.