Euskarazko irakurleen kluba

Euskarazko irakurleen kluba

2023/03/20
Gael Fayé idazlearen "Ene herri txikia" liburua irakurriko dute gaurko saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek; gaur egun hamalau lagunek osatzen dute taldea.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu zen Euskarazko Irakurleen Klubak gaur, martxoak 20, egingo du hurrengo saioa, Gael Fayé idazle afrikar-frantsesaren "Ene herri txikia" liburuaren gainean jarduteko.

Gaël Faye (Bujumbura, 1982ko abuztuaren 6a) abeslari, rap musikari eta idazle ruandar-frantziarra da. Bujumburan jaio zen, Burundiko hiriburuan. Aita frantziarra eta ama Ruandako tutsi etniakoa zen. 1993an Burundin gerra zibila hasi zelarik eta Ruandan gertatutako tutsien genozidioaren ondorioz, bere jaioterria utzi eta Frantziara ihes egin zuen 1995ean, 13 urte zituela. 

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira, hileko hirugarren astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen dute saioetara.

Saioak Nerea Loiola Pikaza idazle debarrak (argazkian) dinamizatzen ditu.