Udal liburutegiak udako ordutegia izango du aurrerantzean
Ikasturtea amaituta, udako ordutegia izango du udal liburutegiak aurrerantzean, irailaren 9ra bitarte eta goizez bakarrik egongo da zabalik.
Udako ordutegia
Ekainaren 24tik irailaren 9ra bitarte, hauxe izango da Soraluzeko Udal Liburutegiko ordutegia:
Astelehenetik barixakura, 10:00 - 13:00.
Ordutegiz kanpo liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako ate ondoko maileguak itzultzeko gunea erabil daiteke.
Liburutegia itxita egongo da uztailaren 25etik abuztuaren 26ra bitarte.
Udako irakurketak gomendio-sorta
Uda-sasoiko irakurketa sustatzeko adin guztietarako gomendio-sorta prestatu du liburutegiak, batik-bat azken urteko nobedade azpimarragarrienek osatua, euskaraz zein gazteleraz idatzitako liburuekin.
Gainera, mailegu-epea luzatzeko aukera ere badago, eta ohiko 21 eguneko mailegu-epearen ordez, liburuak irailera arte hartzekoa; baita liburu gehiago hartzekoa ere, normalean hartu daitezkeenen bikoitza, sei liburu, hain zuzen ere.
Udako irakurketak eskuorria liburutegian bertan eskura daiteke, baita ondorengo lotura honetan ere: Udako irakurketak
Horretaz gain, liburutegiko hallean mahai bat prestatu da, liburuekin eta aldizkariekin, erabiltzaileek opari moduan eraman ahal izateko.
Udal liburutegiak herritarrak animatu nahi ditu uda-sasoian ere irakurtzera.